Georgia
Estatu Batuetako hego-ekialdeko estatua. Mugak: Tennessee eta Ipar Carolina iparraldean, Florida hegoaldean, Alabama mendebalean, eta Ozeano Atlantikoa hego-ekialdean. 152.589 km2. 6.623.000 biztanle (1991). Hiriburua, Atlanta. Hiri nagusiak: Columbus, Savannah. Unibertsitatea eta goi ikasketetako ikastetxe asko ditu. v Orografia. Iparraldean Apalatxe mendiak ditu; hego-ekialdean Piedmont-eko hegiak eta ekialdean eta hegoaldean kostaldeko ordokia. v Ekonomia. 1920 arte kotoia izan zen Georgiako ekoizpen nagusia, baina urte hartako krisialdiaren eraginez, eraberritu egin zen nekazaritza, eta tabakoa, kakahuetea eta piperra zabaldu ziren. Bestetik, lurraldeko baso handiez baliatuta, zura eta zuraren inguruko industriak indar handia du.