Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

geotermia

iz. Geol. Lur barneko gertaera termikoak aztertzen dituen geologiaren adarra. v Geotermia gradientea. Lurrean barrena 100 metro egin ahala lur barneko tenperatura handitzen den gradu kopurua. Geotermia gradientea, geometria gradua bezala, aldakorra izan ohi da; haitzen bero eroamenaren handi-txikiaren, lurraldean nagusi diren erreakzio kimikoen eta elementu erradioaktiborik edo sumendietako haitzik izatearen arabera aldatzen da. v Geotermia gradua. Lurreko tenperatura gradu batez (1° C) jaso dadin lurrazalean barrena egin beharreko metro kopurua. 33 metro behar dira batez beste, baina Australian, adibidez, 19 m dira eta Johannesburgon 111 m.