Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

geosinklinal

iz. Geol. Lurrazala hondoratzean eratutako sakana edo sedimentazio arroa; bertan kontinenteetatik itsasora iristen diren sedimentuak pilatuz joaten dira denbora luzez. Sedimentuek albotik plaka tektonikoen indarrak jasaten dituzte; orduan altxa eta tolestu egiten dira, eta mendilerroak edo orogeniak eratzen dira era horretan. Mendilerro horiek sakana hondoko ildoari edo ardatzari jarraituz altxatzen dira ia beti.