Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

georgiera

iz. Sin. kartveliera. Georgiako hizkuntza. v Hizkl. Georgiako hizkuntza ofiziala da. Azerbaijango eskualde batzuetan ere hitz egiten da, Turkiako ipar-ekialdean eta Irango Esfahan eskualdeko herri batzuetan. Dialekto ugari ditu, bi talde nagusitan banatzen direnak: ekialdeko georgiera eta mendebaleko georgiera; bi horiek megreliarra, eta Laz eta Svan hizkuntzekin batera, kartveliarra edo hegoaldeko hizkuntza kaukasiarren familia osatzen dute. Gaurko georgierak ekialdeko georgiera du oinarrian. Bi idazkera mota ditu: khutsuri, idazkera zaharra, eta mkhedruli, gaur erabiltzen dena. Bietan ezkerretik eskuinera idazten da. Georgierako lehenengo esaldi idatziak V. mendekoak dira, eta lehenengo literatura lanak VIII. mendekoak. Zenbait hizkuntzalarik harremanak ikusi bide dituzte euskararen eta kaukasiar hizkuntzen artean; teoria hori, ordea, ez da frogatu. ik. euskara.