Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Genius

Mit. Erromatarren jainkoa, gizon edo leku bakoitzaren izaera izpirituala irudikatzen duena. Gizon edo gauza bat bizirik iraunarazi behar zuen Genius-ek. Genius augusti delakoa (enperadorearen jeinua) jainko gisa gurtu zuten Erromatar Inperioan.