Genlis, Stéphanie Félicité
(Crest de Saint-Aubin kondesa). Frantses idazlea (Champcéri, 1746 - Paris, 1830). Chartresko dukesaren ohorezko dama (1770) zen; Orléansko familiako haurren hezkuntza bere ardurapean jarri zuten (bereziki Luis Filipe erregearena), eta Rousseau-ren ideiei jarraituz bete zuen zeregin hura. Pedagogiari buruzko obra ugari idatzi zituen: Théâtre d’éducation (1779), Adèle et Théodore (eleberria, 1782), Veillées du château (ipuinak, 1784). Filosofoen alde egin zuen beti; hasieran Iraultzari jarraitu zitzaion, baina gero erbestera joan zen (Ingalaterra, Suitza, Belgika eta Alemania), eta 1800ean itzuli zen berriro Frantziara. Bonapartek lehen mailako eskolako begirale izendatu zuen. Errestaurazio garaian eragozpenak izan zituen arren, idazten jarraitu zuen: Les Petits Emigrés (1798), La Duchesse de La Vallière (1804), etab.
- Genevilla
- Gengis Khan
- Genil
- genitibo
- Genius
- Genlis, Stéphanie Félicité
- Genmei-Tennô
- Gennes, Pierre-Gilles
- Genoa
- genoma
- genotipo