Genevilla
Nafarroako mendebaleko udalerria (Lizarrako merindadeaa), Arabako herrialdearekin muga egiten duena. Mugak: iparraldean eta ekialdean, Kanpezu (Araba); mendebalean, Kanpezu eta Kabredo; hegoaldean, Kabredo eta Agilar-Arranotegi. Garaiera, 622 m. 12,39 km2 eta 159 biztanle (uxanuriarrak). Ega ibaiak iparraldetik hegoaldera igarotzen du udalerria. Hizkuntza, gaztelania. XVI. mendea baino lehen galdu zen euskara. Laborantza (garia, garagarra) eta abere hazkuntza (ardi eta zerri azienda) dira ekonomia jarduera nagusiak. Aipagarria da San Eztebe elizan dagoen XVI. mendeko erretaula nagusia. v Historia. 1279. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Uxanabillako herria. Aipatu urtean jaso zuen Biasteriko foruen bidez gobernatzeko baimena.