Genesis
Britainia Handiko rock and roll taldea, 1968an Peter Grabriel, Mike Rutherford, Anthony Phillips eta Tony Banksek sortua. Taldaren lehenengo diskoa From Genesis To Revelation izan zen. Lan horrek izugarrizko salmenta arrakasta izan zuen. Bigarren diskoak ere (Trespass) oso kritika onak izan zituen. 1970ean Anthony Phillipsek taldea utzi zuen, eta Phil Collins eta Steve Hackett sartu ziren kide berri gisa. Handik urtebetera, Nursery Crime lanarekin Genesisek arrakasta handia lortu zuen Italian. 1972. urtean Foxtrot lanarekin mundu osoan ezagutu zen taldea. Peter Gabrielek, zuzenean kantari, indar handia ematen zien kantuei, antzerkiaren eta rock-aren arteko lotura eginez. Baina 1975ean Peter Gabrielek taldea utzi zuen, Genesisen goreneko aldian, The Lamb Lies Down On Broadway lana kaleratu ostean. Ordu arte Phil Collins baterian aritzen zen, baina orduz geroztik kantari gisa hasi zen. Handik bi urtera, Steve Hackettek utzi zuen taldea. Gelditzen ziren hiru musikariak musika esperimentuak utzi eta pop-rock klasikoagoa egiten hasi ziren. 1980ko hamarraldiaren hasieran, Duke eta Abacab lanak izan ziren arrakasta handiena izan zuten lanak. Phil Collins eta Mike Rutherfordek, bestalde, arrakasta handia lortu zuten Mike and the Mechanics taldearekin.