Generalitat
Katalunia eta Aragoiko Batasuneko Gorteen ordezkaritza gisa, 1289tik aurrera, 1714an Filipe V.ak baliogabetu zuen arte, Kataluniako printzerriaren ordezkaritza izan zuen erakundea. Valentzian Generalitatea Alfontso Bihotz-Zabalaren garaietan eratu zen (1418), eta Aragoien 1412tik aurrera indarrean zegoen. 1931n, errepublika eratu zenean, Kataluniako Generalitatea eratu zen, Estatut-ari (1932) jarraituz, Francesc Macià lehendakari zela. 1938an indar gabe utzi zuten, baina 1977ko urriaren 5ean, Adolfo Suárez Espainiako gobernuburu zela, eraberritu zen; Josep Tarradellas izan zen behin-behineko lehendakari. 1979. urtean, Kataluniako Autonomia Estatutua onartu ondoren, hartu zuen lege egitura berria Kataluniako Generalitat-ek.