sorgailu
iz. Teknol. Energia mekanikoa, edo beste mota batekoa, energia elektriko bihurtzen duen makina. Energia mekanikoa erabiliz, energia elektrikoa sortzen duten makinak, dinamoak eta alternadoreak dira sorgailuak; pilak eta bateriak, energia kimikoa energia elektriko bilakatzen dutenak ere bai. Gai erradioaktiboak jaurtitako irradak elektrizitatea ekoizteko erabiltzen dituen sorgailuari sorgailu isotopiko izena ematen zaio.