Gaumont, Leon
Frantses asmatzailea eta industria gizona (Paris, 1864 - Sainte-Maxime, 1946). Kronofotografoa, lehen zinema tresnetako bat, asmatu zuen Demeny-rekin batera (1895), eta kronofonoa ere hark asmatua da (1902); zinema mintzatuaren lehen saioa egin zuen. Buttes-Chaumont-en lehen zinema estudio frantsesak eratu zituen (1906), eta bertan film ugari egin zituen. Estatu Batuetan zinema estudio berriak zabaldu zituen (1911), eta kronokromoa, koloretako filmen aitzindaria, asmatu zuen (1912).