Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

gaur 2

iz. Zool. Behiaren antzeko animalia hausnarkaria, 2,30 m inguru luze eta 2 m inguru garai dena (Bos gaurus). Adarrak atzera okertuak eta oinean zapalak izaten ditu. Kolorez urdin-beltza da, kopeta eta hanka zurikoa. Bularraldea askoz sendoagoa du atzeko aldea baino, eta behera okertua bizkarreko konkorretik atzera. Gauez ateratzen da larrera, eta belarra janez elikatzen da. Inguruan laborerik bada kalte handiak egiten ditu. Nepalen, Indian eta Malakako penintsulan bizi da.