Gauna
Iruraitz-Gaunako udalerriko herrigunea (Arabako Lautada). 83 biztanle. Bi auzo bereizten dira bertan, Erentxun eta Gauna. Hizkuntza, gaztelania. XIX. mendearen hasieran galdu zen euskara. Aipagarriak dira San Esteban parrokia eliza gotikoa eta San Bitor ermita. Udalerria izan zen 1967. urtean Iruraitz herriarekin batera Iruraitz-Gauna udalerria osatu zen arte.