Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

gau-lore

iz. Bot. Eguzkia sartu ondoren loreak irekitzen dituen urteko belar landarea (Mirabilis jalapa). Zuztar gorgor zurtsua izaten du. 180 cm inguru luze egiten da. Bihotz itxurako hosto punta-zorrotz ertz osokoak ditu. Loreak gorriak izaten dira gehienetan, baina badira horiak eta zuriak dituztenak ere. Ameriketako tropiko aldean hazten da.