Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

gaukar

iz. Bot. Mahatsondoarenak bezalako hosto ebakiak eta erorkorrak, sortako lore zuria, eta fruitu gorri txikiak ematen dituen zuhaixka garaia (Viburnum opulus). 4-5 m hazten da. Enborreko azala gris-horixka izaten du. Leku ezkoetan eta erreka ondoetako basoetan hazten da, ia Europa guztian. Ematen dituen fruituekin kontserbak eta edari biziak egiten dira.