1989 urtean argitaratu zen egunkaria, Eusko Alkartasuna alderdiari lotua. Hilabete batzuk baino ez zituen egin merkatuan. Bilbon zuen egoitza nagusia, eta Donostian eta Gasteizen ere izan zituen ordezkaritzak. Xabier Zabaleta izan zen Gaur Express egunkariaren zuzendaria.