Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

gastroptosi

iz. Med. Urdaila ohikoa dena baino beherago edo eroriago izatea; urdailari eusten dioten loturak lasaitu izanaren edo asko argaltzearen ondorio izaten da gastroptosia. Usuagoa da emakumeetan gizonetan baino. Ez da beti eritasun seinale izaten, urdailak ohikoa ez duen tokia har baitezake inolako sintomarik eragin gabe.