Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

gastrotriko

izond. Zool. Metazooen azpierreinuko ornogabe txiki batzuez esaten da. Har txiki-txikiak dira (0,5-1,5 mm); gorputza botilaren edo zilindroaren gisan luzatua eta zapala izaten dute eta sabelaldean goitik beherako bi zilio lerro; bizkarraldea ezkatatxoz edo zurdez estalia izaten dute; ahoaren inguruan zilio luzeagoak daude; begi bakunak eta ukimen organoak dituzte. Landare eta animalia txikiak janez elikatzen dira. Batzuk hermafrodita izaten dira, eta partenogenetikoak beste batzuk. Ur gezatan bizi izaten dira baina itsas hareetan ere ikus daitezke.