gastrula
iz. Biol. Ernaldutako arrautzaren garapenaren egoeratako bat; arrautzaren zatiketa gertatzen den aldian blastula izenekoaren ondorengoa. Eratzen den gorputza hutsa da barrutik; barnealdeari arkenteron deritzo; blastoporoaren bitartez kanpoaldeari lotzen zaio, eta barrunbea inguratzen duen paretak bi zelula geruza (endodermoa eta ektodermoa) ditu.