Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

gastritis

iz. Med. Urdailaren barruko mintzen hantura. Larria edo kronikoa zaharra izan daiteke. Gastritis larriak sabeleko min bizia, mihi legarra, egarria, goragalea eta sukar arina izaten ditu ezaugarri; alkohol gehiegi edan edo janari bizigarri gehiegi jan izanak sortua, gai pozoitsuren batek eragindakoa edo beste eritasun baten ondorioz sortua izan daiteke. Gastritis zaharrak edo kronikoak, berriz, bihotzerrea, mihi gaina zuria, anorexia edo jangartasuna izaten ditu ezaugarri. Bestalde, gastritis atrofikoa ere bada; urdailaren kanpoaldea atrofiatu egiten da, eta gastritis kronikoaren ondorio izan daiteke, baina berez ere gerta daiteke, autonimunizazio arazoen ondorioz. Txegostearen gorabehera askok, hala nola goragalea, ok egiteak, jangartasunak eta sabeleko ondoezek, gastritisari egozten zitzaizkionek, ez dute urdailaren hanturan jatorria.