gastroskopio
iz. med. Urdailaren barrualdea aztertzeko erabiltzen den tresna. Hodi bat da, barruan argia eta ispilu sistema bat duena. Argiaren eta ispiluen bitartez urdaila ikusi eta argazkiak atera daitezke; lehengoak zurrunak izaten ziren baina gaurkoak, beira-zuntzez egindakoak, malguak dira eta urdaileko edozein tokira iristen dira; gastroskopio berrienek azterketa mikroskopikoak egiteko erakusgarriak ere har ditzakete.