Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

gastroenteritis

iz. Med. Heste meharraren eta urdailaren aldibereko hantura. Gai pozoitsuak hartzearen, elikagaiak behar bezala ez mastekatzearen, edari alkoholdunak edo oso hotzak edatearen edo kutsaduraren baten ondorio izaten da. Goragalea eta beherakoa eragiten ditu; gorputzak ura galtzen duenez oso arriskutsua izan daiteke.