gasolio
iz. Kim. Petroliotik ateratzen diren hidrokarburoen nahasketaz osatutako isurkaria, batez ere diesel motorretan erabiltzen den errekin arrea eta solidoa. Gasolioaren berotze indarra kiloko 10.000 kaloriakoa da, batez besteko irakite puntua 280° C-an du, eta osagaien gutxi gorabeherako neurriak hauek dira ehunekotan: karbonoa % 86, hidrogenoa % 13, oxigenoa eta nitrogenoa % 0,5, eta sufrea % 0,5. Petrolio gordina aldizka destilatuz lortzen da gasolioa, ondoren garbiketa egiten zaio erregai izateko dituen zikinkeriak kentzeko, anhidrido sulfuroso isurkaria erabiliz gehienetan. Bi erabilera nagusi ditu gasolioak: cracking bidezko gasolinak egiteko lehengai gisa eta Diesel motorretako erregai gisa.