gasogeno
iz. Kim. Errekin solidoetan aireak edo urak duen eragin kimikoaz, ez destilazioz, gas errekina sortzeko tresna. Gasogenoak industriak berotzeko erabiltzen diren gas errekinak ematen ditu. Aire gasa lortzeko gasogenoa upela batez osatua dago. Gasogeno batzuetan erregaia goitik sartzen da eta airea azpitik. Errekuntzan sortzen den gasari aire gasa deitzen zaio. Ikatza osorik erre ez dadin, batzuetan ur lurruna nahasten zaio aireari. Urak karbonoarekin erreakzioan CO eta H2 ematen du; ur gasa deritza. Gasogeno baten etekina zein den jakiteko lortutako gasaren kopuruak berotzeko duen indarra, eta gas hori lortzeko behar izan den errekin kopurua hartu behar dira kontuan. Gerraondoan autoek erabili zuten gasolinaren ordez.