Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gassendi

(Pierre Gassend deitua) Frantses filosofoa (Champtercier, 1592 - Paris, 1655). Digne-ko eskolan eta Aix-eko unibertsitatean egin zituen ikasketak. 1645ean Collège Royal de France-ko matematika irakasle izendatu zuten. Kopernikoren eta Galileoren jarraitzaile izan zen; berak ere astronomia eta fisika alorretan ikerketak egin zituen. Materialismo atomista eta Epikuroren morala eta sentsualismoa hobetsi zituen (De vita et moribus Epicuri, 1647; Syntagma philosophiae Epicuri, 1649).