Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

gasohol

iz. Kim. Errekin mota, batez ere barne erreketako motorretan erabiltzen dena, berunik gabeko gasolinaz eta urik gabeko alkohol etilikoaz (9/1eko proportzioan) egina. Oktano indizea gasolinarena bera du. Gasohola gero eta gehiago egiten da petrolioaren ordez erabiltzeko, petrolioa urriagoa eta garestiagoa baita hura baino.