gasolina
iz. Kim. Petroliotik lorturiko hidrokarburoen nahasketa, isurkari sukoia eta lurrunkorra, barne erreketa motorretarako (autoak, hegazkinak, itsasontzi txikiak, nekazaritza makinak…) errekin gisa erabiltzen dena. Petroliotik lortzen diren zenbait hidrokarburoren nahasketa da (heptanoa eta oktanoa batez ere); osagaiak alda daitezke gasolina mota batetik bestera, baina osagai nagusia petrolioaren destilaziotik sortutako naftak dira. ik. bentzina. Gas naturaletik edo petrolioaren destilazio zuzenetik lortutako gasolinak beste gasolina mota batzuek baino oktano indize maila apalagoa du. Petrolio gordina destilatuz gainera, beste bideetatik ere lor daiteke gasolina: karbono ehotuaren hidrogenazio bidez, eta hidrokarburo batzuen molekula soilen elkarketa kimikoa eginez. Autoetan gasolinaren erreketak gai pozoitsua den karbono monoxidoa sorrarazten du. || (Gasolina) zerbitzugune. Bezeroei saltzeko gasolina biltegia.