Gassman, Vittorio
Italiar antzezlaria (Genoa, 1922 - Erroma, 2000) 1943an egin zuen lehen antzerki lana eta 1952an Italiako Herri Antzerki Taldea sortu zuen eta zuzendari aritu zen bertan. 1946az gero zineman ere lan egin zuen, antzerkia inoiz utzi gabe. Haren film batzuk: Riso amaro (1948, G. de Santisek zuzendua), Ana (1951, A. Lattuada), Kean (1958, Gassmanek berak zuzendua), Il sorpasso (1962, D. Risi), L’udienza (1971, M. Ferrari), Perfumo di donna (1975, D. Risi), Paradigma (1985, K. Zanussi), La familia (1986, E. Scola), Dimenticare Palermo (1989, F. Rosi), Tolgo, il disturbo (1990, D. Risi). Azkeneko urteetan, Florentzian, La bottega antzerki eskolako zuzendaria izan zen. Eman zizkioten sari ugarien artean, aipagarriak dira, besteak beste, Cannesko Urrezko Globoa antzele hoberenari eta Oscar sarirako izendapena, Perfumo di donna filmarengatik (1975), Donostiako Nazioarteko Zinema Jaialdiko Donostia saria (1988), Italiako Urrezko Globo bat (1996), Erromako Citta Eterna saria (1996), eta Asturiasko Printzea saria (1997).