Garmendia, Txomin
Gipuzkoar bertsolaria (Berrobi, 1934). Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalista izan da lau aldiz (1965, 1967, 1980 eta 1982) eta Gipuzkoako txapelduna 1967an. 1999ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan Erniope taldearekin txapelunorde izan zen. Harenak dira Denbora pasa eta Bertsolari kurpila bertso bildumak, eta Bizitazaren arian, Bordaberriko gozo mikatzak eta Beltzak zuriak mendian ardiak eleberriak. Azken urteotan kazetari lana ere egiten du El Diario Vasco egunkarian.