Garner, Alan
Haur literaturako idazle britainiarra (Chesire, 1934). Oxfordeko Unibertsitatean egin zituen ikasketak, baina bukatu gabe utzi zituen. Han, idazle klasikoekin zaletu zen, eta jaioterrira itzulita, idazle karrera hasi zuen: Brisingamengo harri harrigarria (1960), eta honen jarraipena, Gomrath-eko ilargia (1963), biak Garner hazitako lurraldean kokatuak, Alderley Edgen. Beste lan batzuk: Hontzaren zerbitzua (1967), Elidor (1967), Harrizko liburuaren kuartetoa (1976-1978) eta Soineko gorria (1973).