Garmendia Zabala, Jose
Gipuzkoar bertsolaria (Altza, Donostia, 1885 - 1924). Gazte gaztetandik hasi zen bertsoak kantatzen. Haren bat-bateko bertso eta bertso paper batzuk gorde izan dira: Korrika apustura bat, Alza-ko Parroko Jaunari bertso-berriak eta Europako eta Afrikako gerrei eskainitako beste bi bertso sail. Labankada batez hil zuten taberna batean.