Garmendia Kortari, Juan
(«Zeleta», «Jeltzale», «Berrizki» deitua) Gipuzkoar idazlea (Lasarte, 1898 - Logroño, 1989). Euzko Gogoa, Egan eta Arantzazu agerkarietan plazaratu zituen lanak. Euskaltzain urgazlea da. Harenak dira Itxutasun madarikatua (1921), Joxanton´en eriotza (1922) eta Patxi Kirten (1933) antzerki lanak. Euskararen iraupena eta euskal literaturaren aurrerapena hitzaldia eman zuen argitara 1955. urtean.