Garmendia Lasa, Mari Karmen
Euskal idazle eta politikaria (Ormaiztegi, 1947). Irakasle ikasketak eta Filosofia eta Letretakoak egin eta zenbait urtez euskarazko irakaskuntzan aritu zen. Ondoren Donostiako Eliz-Barrutiko Irakasle Eskolan Psikolinguistika eta Glotodidaktikako irakasle izan zen. 1985ean Les ikastolas en Pays Basque d’Espagne: la question du bilinguisme escolaire doktoretzako tesia aurkeztu zuen Estrasburgoko Louis Pasteur unibertsitatean. 1985. urteaz geroztik politikagintzan jardun zuen, Euzko Alderdi Jeltzalearen baitan. Urte hartan Hizkuntza Politikarako idazkari izendatu zuten, eta ondoren Kultura sailburu. 1995 eta 2001 bitartean Kultura sailburu eta Esuako Jaurlaritzaren bozemaile izan zen.