García Uriburu, Nicolás
Argentinar pintorea eta arkitektoa (Buenos Aires, 1937). Haren obra artistiko guztiak ekologismoarekin lotura handia du, eta ikusgarria da aukeratzen dituen adierazpideengatik. Bere pintore karreran, erakusketa asko egin ditu mundu guztiko galeria eta museoetan. Sari asko irabazitakoa da: Brake saria (Buenos Aires, 1965), Sari Nazionala (Buenos Aires, 1968), Le Franc saria (Paris, 1968) eta Tokioko Bi Urteko erakusketaren lehenengo saria (1975), besteak beste. Arkitekto gisa, uraren kutsadura eragozteko proiektuak egin ditu, Venezian, New Yorken, Parisen eta Buenos Airesen.