García Sabell, Domingo
Espainiar medikua eta idazlea (Santiago Konpostelakoa, 1909). Medikuntza ikasketak Santiagoko Unibertsitatean egin ondoren, Berlinen izan zen ikasitakoa sakontzen, eta gero Madrilen egin zuen doktoregoa. Ikasle garaian, Santiagon, Galiziako eta Espainiako idazle nagusiak ezagutu zituen: Valle-Inclán, Unamuno, Novoa Santos eta Castelao. Espainiako Gerra Zibilaren ondoren, Galaxia argitaletxeko zuzendari izan zen, Vigon. Espainiako konstituzioa prestatzeko legealdian (1977-1979), erregeak izendatutako hiru senatarietako bat izan zen. 1977an, Galiziako Hizkuntza Akademiako lehendakari izendatu zuten, eta 1984-1996 bitartean, Espainiako gobernuaren ordezkari izan zen Galiziako Autonomia Erkidegoan. Literatura eta medikuntzari buruzko obra zabala osatu du.