García Villoslada, Ricardo
Nafar historialaria (Urantzia, 1900 - Loiola, 1991). Loiolako Jesusen Lagundian sartu zen 1916. urtean. Apaiz egin ondoren (1929) historia ikasketak egin zituen Munichen eta Elizaren Historia Erromako Unibertsitate Gregorianoan. Unibertsitate Gregorianoko Elizaren Historiako katedraduna izan zen 1948. urteaz geroztik. Lan asko argitaratu zituen, Jesusen Lagundiari buruzkoak, eta protestantismoari buruzkoak batez ere.