García Segura, Gregorio
Espainiar musikagilea (Cartagena, 1929 - Madril, 2003). Pianoa eta konposizioa ikasi zituen, eta hamasei urterekin orkestra zuzendari hasi zen eta antzerki konpainia batekin Espainia osoan zehar ibili zen. Laster hasi zen filmetarako musika egiten. Madrilgo Musika Kontserbatoriko harmonia katedraduna izan zen. Benidormeko lehen jaialdia irabazi zuen El telegrama abestiarekin. Haren abestiak abestu dituztenen artean, aipagarriak dira Raphael eta Machín kantariak, eta Marisol eta Sara Montiel antzezleak.