García Valdés, Ariel
Espainiar antzerki antzezle eta zuzendaria (1946). Oso gazterik hasi zen antzerkigintzan. Bere karrera gehiena Frantzian egin du, eta Alpeetako Elkarte Dramatiko Nazionalaren zuzendari izan da, Grenoblen, 1998-1990 bitartean. Era askotako testuak antzeztu ditu –autore klasikoak zein abangoardiazkoak–, eta baita operak ere. Bere testuak idazteko eta muntatzeko konpainia bat sortu zuen, ezagunenetako bat Frantziako anzerki modernoan. Katalunian lan asko egina da. Ia urtero Bartzelonan izaten zen hango konpainien lana bertatik ezagutzera. 1993an, Bartzelonako Teatre Lliurerekin elkarlanean, Cuarteto obraren antzezpena gidatu zuen Europar Antzerki Batasunaren II. Jaialdian, Budapesten. Urte hartan bertan, Antzerki Iberoamerrikarraren Jaialdian parte hartu zuen, Andaluziako Antzerki Elkartearekin elkarlanean, Bodas de sangre obraren gidaritzan. 1996an, Granadako Nazioarteko 46. Musika eta Dantza Jaialdian, El retablo de maese Pedro obra eta Kixoteren ataletako baten egokitzapen musikala gidatu zituen. Bere ibilbide artistiko luzea saritzeko, Frantziako gobernuak Merituaren Ordena Nazionalaren Zaldun izendatu zuen.