García Ponce, Juan
Mexikar idazle, itzultzaile eta arte kritikaria (Mérida, Yucatán, 1932 - Mexiko Hiria. 2003). El canto de los grillos (1954, Kilkerren kantua) antzerki lanarekin hasi zen ospea irabazten, baina harrezkero hainbat genero landu zituen, adibidez eleberria, ipuina, saiakera, etab. Bere lan gehienetan sorterriko aberatsen bizimodua deskribatu zuen. Eleberri aipagarriak ditu, besteak beste, Figura de paja (1964, Lastozko irudia), La casa en la playa (1966, Hondartzako etxea), La presencia lejana (1968, Urrutiko presentzia), La invitación (1972, Gonbita), El nombre olvidado (1970, Izen ahantzia), El libro (1978, Liburua), Inmaculada o los placeres de la Inocencia (1989). Saiakeren artean azpimarratzekoak dira La aparición de lo invisible (1968, Ikusezinaren agerpena) eta Las huellas de la voz (1982, Ahotsaren arrastoak); Mexikon Robert Musil ezagutarazi zuen El reino milenario (1979, Milaka urteko erresuma); Ante los demonios (1993, Deabruen aurrean); La errancia sin fin: Musil, Borges, Klossowski (1981, Amaigabeko noraeza: Musil, Borges, Klossowski). Marcuseren lana itzuli zuen eta Pierre Klossowskiren lanen itzulpena eta komentarioak egin zituen (Teología y pornografía: PK en su obra: una descripción; 1975, Teologia eta pornografia: PK bere obran: deskribapena).