Gandhi, Indira
Indiar politikaria (Allahabad, 1917 – New Delhi, 1984). Nehru-ren alaba zen, eta Feroze Gandhi legegizonarekin ezkondu zen (1960an hila); Mahatma Gandhiren laguntzaile izan zen Suitzan eta Oxford-en ikasketak egin ondoren. Kongresuko kide hautatu zuten 1938an, eta 1959an lehendakari izendatu zuten. 1966an Lal Bahadur Sastri-ren ordezko lehen ministro izan zen. 1967an berriro hautatu zuten lehendakari, baina 1977an etsi egin behar izan zuen hauteskundeetan izandako porrotaren ondorioz. 1980an aginpidea eskuratu zuen berriro. 1984ko urriaren 31n bere segurtasun zerbitzuko bi sikhek hil zuten. Semea, Rajiv Gandhi, (1946an jaioa) izan zen haren ondorengo agintaria.