Gandharva
Mit. Brahmanismoan, airean eta uretan bizi zen izpiritua. Hasieran Gandharva bakar bat aipatzen zen elezaharretan, baina Mahabharata-k 88.000 aipatzen ditu. Gorputzaren erdia gizonarena eta beste erdia animaliarena dute, eta indar handikoak dira. Apsara-ekin ezkonduta daudela diote elezaharrek. Rigvedak erritu erotikoekin lotzen ditu, ernalketarekin batez ere.