Gance, Abel
Frantses zinemagilea (Paris, 1889 - Paris, 1981). Europako zinemaren aitzindaria izan zen. Lehen Mundu Gerraren aurretik egin zituen lanak maisu lantzat hartuak izan dira. Gerra garaian propaganda filmak egin zituen armada frantsesarentzat Mater dolorosa (1917) esaterako. Baina haren film garrantzitsuenak mutuak dira: La dixième symphonie (1918, Hamargarren sinfonia), J’accuse! (1919, Salatzen dut!), La roue (1923, Gurpila) eta, batez ere, Napoléon (1925). Azken film horrek arazoak izan zituen, hiru pantaila behar baitzituen eta oso luzea zen gainera. Zinema ahostuna sortu eta, urte batzuk lanik gabe egon ondoren, beste film batzuk egin zituen. Haietako batzuk: Lucrèce Borgia (1935), Le capitán Fracasse (1942), La tour de Nesle (1954), eta Cyrano y D’Artagnan (1962).