Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

gammaglobulina

iz. Biol. Odoleko globulinen saileko proteina batzuek osatzen duten azpiklasea. Gizonetan eta beste ugaztun batzuetan antigorputz gisa jokatzen dute gammaglobulinek. Gammaglobulinarik ez duten edo gammaglobulinarik ezean horien lana betetzeko ordezkorik ez duten pertsonek infekzio asko izaten dituzte, ez baitute horien aurkako babesik.