Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

gamma

iz. Greziako alfabetoko hirugarren letra (g), euskarazko g letraren kidea. v Metrol. Gramo milioirenaren laburdura. v Kim. Gai konposatu batean beste gairen baten ordezkoa non dagoen adierazteko, edo proteina baten eraldaketa edo forma berezia, edo kristal metaliko bat adierazteko erabiltzen den letra. v Gamma irrada. Gai erradioaktibo batzuk jaurtitzen duten irrada elektromagnetikoa, X izpiek baino uhin luzera laburragoa duena. Ernest Rutheford-ek aurkitu zuen gamma irrada 1903an. Atomo nukleoen desintegrazio erradioaktiboan gertatzen da; desintegrazioan nukleoan energia aldaketak gertatzen dira eta energia aldaketa horietara egokitzeko prozesuaren ondorioz jaurtitzen ditu gamma irradak. X izpiak baino indar handiagoa dute; erradioterapian erabiltzen dira, dosi txikietan, ehun bizientzat kaltegarriak izan baitaitezke. v Gamma funtzioa. Mat. Osoa edo positiboa ez den zenbaki erreal edo konplexu baten faktoriala definitzen duen funtzioa.