Gamiz-Fika
Bizkaiko erdialdeko udalerria (Mungialdea). Mugak: iparraldean Mungia, Meñaka eta Fruiz, ekialdean Fruiz eta Morga, mendebalean Mungia, Zamudio eta Lezama eta hegoaldean Lezama eta Larrabetzu. Gamiz eta Fikako herriguneek osatzen dute udalerria. Garaiera, 55 m. 15,84 km2. 1997ko datuen arabera, 1.014 biztanle ditu (gamiztarrak; fikarrak). Auzo nagusiak: Elexalde, Mendoza, Ergoien eta Ibarra. Euskara, bizkaiera. Hizkuntza banaketa, 1996an: 197 euskaldun, 39 ia euskaldun eta 3 erdaldun. Butroi ibaia igarotzen da udalerriaren iparraldetik. Nekazaritza (artoa, patata, barazkiak) eta abeltzaintza (behi eta zerri hazkuntza) dira ekonomia jarduera nagusiak. 1928. urtean egin zuten bat Gamiz eta Fikako elizateek udalerri bakarra osatzeko.