Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

gammagrafia

iz. Teknol. Erradioisotopoek jaurtikitako gamma irraden bidez gorputz opakuen barne egitura aztertzeko prozedura. 50-140 mm lodi diren gorputzak aztertzeko egiten da batez ere eta gai erradioaktibo naturalak (erradioa eta erradioren gatzak) edo sintetikoak (iridio 192, kobalto 60, etab.) erabiltzen dira. v Erradiodiagnosiaren alorreko diagnosi teknika, gai erradioaktiboak zainetan sartuz egiten dena. Aztertu nahi den organoak bereganatzen duen erradioaktibitate maila grafiko batean adierazten da, kolore eskala jakin baten bidez; organoaren parte bakoitzak bereganatzen duen erradioaktibitate maila kolore desberdinez ikusten da.