Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gaminde, Victor Luis

Bizkaiko politikari liberala (Bilbo, 1814 - ?). Ingalaterran egin zituen ikasketak. 1820-1823 urteetako saio liberaletan parte hartu zuen. Absolutismoaren garaian erbestera jo eta atzerrian egon behar izan zuen 1831. urtea arte. Karlistek atxilotu zuten Lehen Karlistada hasi zenean (1833), baina ihes egitea lortu zuen. Gerra amaitu ondoren (1841) Vizcaíno Originario egunkaria sortu zuen Vascongado egunkari foruzaleari aurre egitearren. Garai hartan erdaratu zuen John Francis Bacon merkatari ingelesaren Six years in Biscay liburua. Bilbo Esparteroren aurka altxatu zenean Zurbano jeneralak gogor zapaldu zituen matxinatuak eta Diputazioko idazkari egin zuten Gaminde, Zurbano jeneralaren uste oneko gizona baitzen. Hiru urte geroago moderatuek aginpidea lortu zutenean (1844) atzerrira joan behar izan zuen. Amnistia baten ondorioz itzuli zenean Begoñako udaletxeko idazkari izan zen. Harena da Impugnación al proyecto llamado Arreglo de los fueros de las provincias vascongadas, presentado por la Comisión del Gobierno a los de las mismas provincias obra (1852).