gamelan
iz. Mus. Indonesiako orkestra (Jabakoa eta Balikoa batez ere), gong, xilofono, xirula eta gisako tresnez osatua. Antzerkian, erlijio ospakizunetan eta abarretan aritzen dira gamelanak eta zein eginkizun bete behar duten, halako osagaiak eta ezaugarriak dituzte. Erritmo eta tinbre ugari lor daitezke saio hauetan eta aberastasun handikoak dira horregatik.