Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gamelin, Maurice Gustave

Frantses jenerala (Paris, 1872 - Paris, 1958). Joffre-ren brigadier nagusia izan zen Lehen Mundu Gerran; berak antolatu zuen Marne-ko borroka eta Frantziak lortu zuen bertan garaipena (1914). Bigarren Mundu Gerra piztu zenean (1939), aliatuen jeneral nagusia zen; berak antolatu zuen Alemaniaz babesteko estrategia baina huts egin zuen, eta Alemaniak Frantzia menderatu zuen (1940ko maiatzaren 10a). Jeneral kargutik bota zuten.