galda
iz. Gar edo izpi oso beroa. || Metalak urtzeko lantegia. v Labe egokietan aurrez urtutako metala edo metal aleazioa ontzietan ezartzearen ondorioa. Galda gauza baten forma errepikatzeko egiten da, edo besterik gabe geroko metalurgia lanetan erabiliko diren metalezko edo metal aleazioetako barrak egiteko. v Sumendi galda. Sumenditik ateratako labak gogortu ondoren osatzen duen harkaitz multzoa. Sumendiak laba kanporatzen duenean 1.000° C inguru izaten ditu. Zenbaitetan laba oso biguna izaten da, eta iturritik balitz bezalaxe kanporatzen da. Hozten denean gogortu egiten da. Gogortze horretatik geratzen den galda laba masaren osagai kimikoen eta hozteko izan diren baldintzen araberakoa izaten da. Laba laster hozten denean, eta bitartean presio normala izan baldin bada, labak bere baitan dituen gasak airera kanporatzen dira, eta poro asko dituen ganga eratzen da (pumita); beste laba mota batzuek oso laster gogortzen dira, harrotu gabe, eta haitz beirakara bat eratzen da (obsidiana); laba oso astiro hozten denean, laba osatzen duten gaiak bakoitza bere aldera kristaltzen dira.